Arkitektura nazi izenarekin, baita ere Nazionalsozialismoaren arkitektura, Adolf Hitlerren ideiologia megalomanoa eraikuntzaren alorrera eramateko saiakerari esaten zaio. Zentzu horretan, arkitektura nazia Hirugarren Reicha lortzeko Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren planen atal bat zen, haien pizkunde kulturalaren ikurra. Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, hauetako obra asko desagertu ziren.